Nor gara

Cikautxo 1971n sortutako enpresa da, MONDRAGON Korporazioan integratua, eta askotariko erabileretarako egindako piezak fabrikatzen eta garatzen ditu polimerozko materialez.

Gure bermea

40 inguru urteko esperientzia berrikuntza teknologikoa hazkuntzaren oinarri gisa duen sektorean.

Lan-talde gaztea eta dinamikoa.

Munduko talde kooperatibo handieneko kide izateak ematen digun sendotasuna: MONDRAGON Korporazioa

Nazioarteko mailako lana gure bezeroei zerbitzu globala eskaintzeko.

Giza Baliabideak. Pertsonak

Cikautxo pertsonen garapenaren alde

Cikautxon gure enpresa-proiektuaren etorkizunaren protagonistak pertsonak garelako uste osoa dugu.

Gaitasun handiko pertsona trebeak, konprometitutakoak, eta taldean lan egiten dutenak dira gure emaitza iraunkorren giltza, eta gure gestio-ereduaren oinarria.

Elkarlanean aritzea gustuko baduzu, ondo egindako lanaz gozatzen baduzu, erronka diren helburuak erdiestea atsegin baduzu, eta ikasi eta zure burua garatu nahi baduzu, gure enpresari lotzeko eta lan-talde dinamiko, sortzaile, konprometitu eta global bateko kide izateko aukera duzu.
I+D+i

Cikautxok soluzio berritzaileak eskaintzen ditu

(Egin klik ikusteko)

Gure Ingeniariek Baldintza-Pleguen definizioan laguntzen dutelako.

Funtzioari egokien dagozkion materialak erabiltzen ditugulako, bai termoplastikoak eta bai kautxua, eta horiek injekzioa, estrusioa edota puztutako estrusioa bezalako teknologiak erabiliz eraldatzen ditugulako.

Osagaiak bete behar duen funtzioa gauzatu dezan material espezifikoak garatzen ditugulako, ahalik eta kostu baxuenaz. Horretarako Ikerketako+Garapeneko laborategia dugu, eta 20 urtetik gorako esperientzia zabala duen teknikari-taldeak egiten du lan bertan.

FEA (Elementu Finituen bidezko Analisia) tresnak baliatzen ditugulako osagaiaren ezaugarriak kalkulatzeko, eta piezak fisikoki fabrikatu gabe eskakizunei erantzuten dien jakiteko. Horrek gauzatzearen kostua murrizten du, eta baita denbora-epea ere, izan ere, diseinuko fasean aldaketa gutxiago egin behar izaten dira.

Funtzioak integratzen ditugulako, eta horien muntaia errazten, entxufe azkarrak, erresonadoreak, itzultzea ekiditen duten balbulak, presostatoak, tenperatura-zundak bezalako elementuak erabiliz.

Gure laborategian eskuragarri ditugun tresnetan osagarriekin probak egiten ditugulako, bezeroei bidali aurretik, eskakizunei erantzuten dieten frogatzeko.

MONDRAGON

Cikautxo MONDRAGON Korporazioko kidea da, 1956an Euskal Herrian abian jarritako mugimendu kooperatiboaren ondorioz sortua. Euskal Herriko lehen enpresa-taldea da gaur egun, zazpigarrena Espainian, eta nazioarteko merkatuetan presentzia nabarmena du.