Berriak

Joint-Venture berria Indian

Cikautxok hitzarmena sinatu du indiako kautxu-ekoizlea den Taurus Flexibles Pvt. Ltd. enpresarekin, eta, horren ondorioz, Pune herrian dagoen negozioaren %50 eskuratu du.

Bat egite horren ondorioz sortutako enpresa berri horren izena "Cikautxo Taurus Flexibles Pvt. Ltd." izango du, eta bere jarduna autogintzarako hainbat pieza ekoiztea izango da.

Cikautxo Joint-Venture honetan murgiltzeko arrazoien arteko nagusiena hauxe bera dugu: globalizazio estretegia dela-eta, mekatuan dagoen eskaria asetzea.

31/08/2011

Noticia

ISO 13485 Egiaztagiria

Cikautxok,  UNE EN ISO 13485:2003 araua dela-eta, egiaztagiri hau eskuratu du, eta, horren bidez, Bureau Veritas enpresak ziurtatzen du Cikautxo S. Coop-eko Kudeaketa Sistema ikuskatu duela eta arau horrek agindutako betebeharren arabera egiten edo ekoizten dituela osasungintzan erabiltzeko silikonazko piezak.

13/06/2011

Noticia

CIKAUTXO, S.COOP. – 40. URTEURRENA

Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean, gazte saiatu batzuek 1971ko udaberrian sortutako kautxoa eraldatzeko enpresa txikiak 40 urte beteko ditu. Ordutik hona, Cikautxo “plastiko eta kautxo” merkatuko hornitzaile sendo bihurtu da, izan ere, hainbat lurraldetan 2.430 pertsonako lantaldea izatea merkatu horretan duen indarraren erakuslea da.

Urtebetetze honen ospakizuna dela-eta, hainbat ekitaldi egingo dira, eta ekainaren 11ean izango da egun nagusia.

08/04/2011

Noticia

Txinako lantegi berria

Cikautxok ekoizpenerako lantegi bat zabalduko du Txinan. Lantegi hori Kunshan-eko industrialdean egongo da, eta aurreikusita dago aurten, 2011n, ekoizte-lanak abian jartzea. Lantegian kautxozko injekzio-piezak ekoizten hasiko dira Txinako merkatuaren egungo bezeroentzat, eta aurreikusita ere badago urtea amaitu baino lehen lantegiak 45 pertsonako lantaldea izatea.

14/02/2011

Noticia

Cikautxok abian jarri du bere web gune berria

Web gune berriak Cikautxo zer den, eta eskaintzen dituen zerbitzuak eta produktuak, modu argian eta errazean erakusteko tresna izan nahi du.

Web gune berria erabilgarritasun- eta nabigagarritasun-irizpideei jarraiki sortu da, eta estruktura erraza eta intuizioari jarraitzen diona du.

Zuen gustukoa izan dadila espero dugu Cikautxoko kideok.

06/07/2010