Bioekonomiarako Euskal Aliantza osatzen duten enpresen ordezkariak Arantxa Tapiarekin

Cikautxok, beste 9 konpainiarekin batera, Bioekonomiarako Euskal Aliantza eratzean parte hartzen du, ekonomia zirkularraren garapena bultzatzeko helburuarekin, jarduera ekonomiko iraunkorra eta ingurumena errespetatuz.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Bioekonomiaren Euskal Aliantza eratzea bultzatu du, hasiera batean 10 enpresa pribaturen eta erakunde publikoetako ordezkarien partaidetzaz: SPRI taldea, Energiaren Euskal Erakundea, NEIKER Teknologia Zentroa eta HAZI Fundazioa; azken horrek hartuko ditu Idazkaritza Teknikoko eginkizunak. 

Aliantza hori garatzeko bidean edo merkatuan bioekonomia-proiektuak dituzten enpresa eta eragile guztiak integratzeko asmoz abiatu da; asmoa da interesa duten enpresa/eragileak Europan gero eta hedatuago dagoen ekonomia-eredu horretan lankidetzan aritzea eta hura bistaratzen aktiboki lagundu eta parte hartzea; izan ere, eredu horrek ahalmen handia du, dudarik gabe, Euskadiko ekonomia dibertsifikatzeko orduan.