Gaur egun, distantziak moztuz doazen heinean eta kultura eta herrialde ezberdinak gero eta hurbilago ditugun honetan, hizkuntzak daukaten garrantzia geroz eta handiagoa da. Hori dela eta, lanerako zein bizitzarako hizkuntzen garrantzi gero eta nabarmenagoa ikusita, Cikautxok, CIKAMINTZA bekak eskaintzen ditu.

Zer dira CIKAMINTZA bekak?

Aurtengo udan atzerrian hizkuntzak ikastera doazen gazteei zuzendutako bekak dira; ingelesa, frantsesa edo alemana ikasteko gogoa duten eta kanpora joan nahi duten gazteei aukera hori erraztera zuzendutako laguntzak.

-Beka kopurua: 50.

-Diru laguntza: 2.000 Euro gehienez/pertsonako.

-Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana.

Beka hauetara aurkezteko baldintzak:

-Lea-Artibaikoa izatea.

-1999tik 2003ra jaiotakoa izatea.

-Euskara menperatzea.

Apuntatzeko epea 2017ko maiatzaren 2tik 19ra izango da eta horretarako gomatartin@cikautxo.com emailera dokumentazio hau bidali beharko litzateke:

-NAN-a eskaneatuta.

-Lea-Artibain erroldatuta dagoela bermatzen duen udaletxeko agiria.

-Aukeratutako hizkuntza eta atzerriko herrialdea.

Behin epea itxi eta gero, beka jasoko dutenekin jarriko gara zuzenean kontaktuan prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Dena den, Cikautxok beka horien erabilera zuzena dela bermatzeko, bidaia, matrikula, estantzia eta abar justifikatzen dituen ordainagiriak eskatuko ditu, bai bidaiatu aurretik zein bidaiatu ostean ekarri daitezkeenak. 50 eskaera baino gehiago jasoz gero, ez da inolako lehentasunik izango adin, egoera ekonomiko edo bestelakorekin lotuta, zozketa bat egingo da parte hartzaile guztien artean.