Cikautxok Errumanian, Cluj-etik hurbil, eraiki dituen instalazio berriak ekoizpenari ekiteko prest daude. Gaur egun Txekiar Errepublikako eta Eslovakiako lantegiekin batera Europa Erdialdeko eta Ekialdeko bezeroak hornituko ditu. Lantegiaren inaugurazioa maiatzaren 10ean dago aurreikusita. Lantegi berrian automobilgintzarako fluidoak eroateko produktuen ekoizpenari ekingo diote eta bezerorik garrantzitsuenak VW eta Renault izango dira.