Maiatzean amaitu da fuel-olioa GLPra (Petrolioaren Gas Likidotua) migratzeko proiektua, Cikautxo Indiako gure instalazioan, eta gasoliotik gas naturalera, Cikautxo Mexiko eta Cikautxo Txinako instalazioetan. Hala, eraginkortasun txikiko eta ingurumen-inpaktu handiko erregai batetik eraginkortasun handiagoko eta ingurumen-inpaktu txikiagoko erregai batera pasatzea lortzen da, instalazioko lurruna ekoizteko prozesuan.

Proiektu hau bat dator Cikautxo Taldeak ingurumen-jasangarritasunaren alde egindako apustuarekin eta Nazio Batuek 2050erako ezarritako Karbono Neutraltasunaren helburuekin, Parisko Akordioaren bidez, eta aipatutako filialetan karbono-aztarna hori murriztuz.