Cikautxo plastiko eta kautxoen arteko adhesiborik gabeko loturak garatzen ari da. Horretarako, osagai bereziak gehituko dira bai plastiko eta baita kautxoari, adhesioa bulkanizazio prozesuan gerta dadin. Ekonomi eta Lehiakortasun Ministerioak eta Europako Eskualdeen Garapen Funtsak babestu dute proiektu hau.