ecovadis silver 2019

Zilarrezko ziurtagiria jaso du CIKAUTXO-k , Gizarte Erantzukizun Korporatibo arloan egindako lan bikainagaitik.

PSA/Opel  taldeko ziurtagiri agentea den EcoVadis enpresak egin du aipatutako ebaluazio prozesua Cikautxo ko aspektu ezberdinak aztertuz.  EcoVadis erakundeetako gizarte erantzukizun korporatiboa aztertzera dedikatzen da eta horretarako hainbat arloren azterketa burutzen du, beti ere enpresaren tamaina, kokapena, sektorea, merkatua… kontuan hartuta. Horrela, finatzieroak ez diren ezaugarriak hartzen dira kontuan: etika, ingurumena, salmena/erosketen erantzukizuna, giza baliabideen kudeaketa prozesuak, erosketa jasangarriak… Horiek guztiak aztertuta, Cikautxo oso postu onean kokatu dute, automozio sektoreko enpresen artean goiko postua lortu du, %15 onenen artean sailkatuta.

https://www.tulankide.com/eu/cikautxok-zilarrezko-ziurtagiria-lortu-du-ecovadis-ek-eginiko-ebaluazioan