2016ko uztailaren 12an Ford-en Q1 ziurtagiria emateko ekitaldia egin zen Cikautxok Mexikon duen lantegian. Ekitaldia Leon-Guanajaton dauden produkzio-instalazioetan izan zen eta bertan Cikautxo MXko langile guztiek hartu zuten parte, baita Ford Mexikoko Kalitateko eta Erosketetako arduradunek ere.