Cikautxo Medical Silikona Likidoz eginiko Kautxuzko (Liquid Silicone Rubber (LSR)) 3 balbula mikro-moldekatu berri fabrikatzen hasiko da laster. Balbula horiek OEM enpresa europar entzutetsuaren lankidetzari esker garatu ahal izan dira. Balbula horiek pazientearen erosotasuna nabarmen hobetuko dute. LSRzko mikro-piezak erabat biobateragarriak dira eta zigilatze-funtzioa % 100 ziurtatzen dute. Itxura oso erakargarria dute, kolore distiratsua eta ukimen atsegina dute.

Produktu-sorta berri honekin Cikautxo Medical-ek LSR silikonazko piezen mikro-moldekatze jardueran duen eskarmentua indartuko du, bereziki 0,5 gramoz azpiko eta tolerantzia oso zorrotzeko piezetan. Produkzio-prozesua Euskal Herrian kokatuta dagoen bulego nagusiko gela garbietan robotizatu da erabat. Horri esker, gaur egungo Gela Zuriko instalazio-guneko moldekatze-lanak gehitu ahal izango dira 2014an zehar erosiko den mikro-injekziorako makina berriarekin.