Cikautxok hasiera-hasieratik ekoizpen-prozesu berritzaileak eta abangoardiakoak garatu ditu, horren helburua efizientzia- eta kalitate-maila altua lortzea izan da material polimerikoz eginiko osagaien ekoizpenean.
Etengabe egokitzen gara gure bezeroen beharretara eta balio erantsia gehitzen diegu euron produktuei, horretarako honako jarduera hauetan oinarritzen gara:
- Lankidetza estua gure ingeniari eta ikertzaileen eta bezeroen artean.
- Aplikazio bakoitzerako egokienak diren materialak asmatzea eta garatzea, eta eraldaketarako teknologiarik aurreratuenak menperatzea.
- Gure produktuek izango duten portaera aurreikusteko erremintak (FEA), horrela garapenerako behar den denbora aurrezten dugu eta funtzionalitatea optimizatu.
- Entseguetarako eta baliozkotzeko azken belaunaldiko norberaren baliabideak izatea, horrela etengabe aldatzen eta garatzen ari diren funtzioak ziurtatzen ditugu.
- Jarraian zehaztutako funtzioak integratzeko bezalako soluzioak garatzea: konektore azkarrak, erresonadore/isilgailuak eta balbulak bezalako elementuak gehitzea, etab.
- Kalitatea etengabe ziurtatzea antolatze- ekoizte-prozesu sendoen bidez.
Cikatekek Cikautxoren I+Gko unitateak, material berriak eta produktu-kontzeptu berriak sortzeko jardunean burubelarri diharduen lantaldea dauka. Lantaldeak eta garapenerako baliabideek material eta kontzeptu berrien garapenaren ziklo osoa betetzen dute, asmaketa-fasetik azken baliozkotzerarino.
I+G+b politika Proiektuak- Materialaren formulazioa
- Lehengaien garapena hornitzailearekin lankidetzan
- Kontzeptu berrien garapena bezeroekin lankidetzan
- 12 patente-familia
Ekipamendu adierazgarrienak
- Formulaziorako, entsegurako eta baliozkotzeko ekipamenduak:
- Presioentzako, tenperaturentzako, desplazamendurako eta bibraziorako aukerak dituen eroapen-sistemetarako karakterizazioa
- Maiztasun baxu, ertain eta altua duten bibrazioen karakterizazioa (1000 hz-eraino)
- Test rig-a osagaien karakterizaziorako 3 ardatzetan
- Materialen karakterizazioa honako elementu hauekin: DSC, RPA, mikroskopia optikoa, gogortasunekipamenduak, dinamometroak, etab.
- Barne-nahasgailuak eta homogeinizatze-zilindroak
- Simulaziorako SW-a
- FEA, CFD, FSI, Acoustic Analysis, etab.
Cikautxok duen hobetzeko grinak etengabe berritzeko politika jarraitzera daramate. Horrek sortutako produktuek bezeroari balio erantsia gehitzea eragiten dute beti.
I+G+b-k, ingeniaritzak eta komertzial sailak elkarlanean garatzen duten lanak merkatuak dituen beharrei eta espero duenari etengabe aurre hartzea dute helburu, eta horrek soluziorik berritzaileenak erregistratu eta patentatzea eragiten du.