Hasiera-hasieratik, konpromiso solidarioa eta gizartearekiko erantzukizuna izan dira Cikautxoren ezaugarriak, horiek baitira Cikautxoren identitate-ezaugarrietako batzuk.

Solidaritate horren adibide dira gure enpresak kokatzen diren tokietako komunitateetan egiten den ekarpena ongizatean eta bizi-kalitatearen hobekuntza: enplegu zuzena sortuz, beste enpresetan lana eraginez eta enpresa-jarduera dibertsifikatua sustatuz.

Bestalde, Cikautxo-k euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu du BIKAIN Hizkuntza Kudeaketaren Kalitate Ziurtagiriaren bidez.

Hizkuntz politika Erantzunkizun Korporatiboaren Txostena

Gure enpresako Sistemetako, Prebentzioko eta Ingurumeneko lantaldeek Cikautxoren ingurumenarekiko konpromisoa argi eta garbi sustatzen dute, horretarako eremu horietako proiektuen buru dira eta legediaren zaintza-lanak eta taldearen jardunaren kontrola egiten dute.

Cikautxoren helburu nagusietako bat ingurumenaren babesa eta kutsaduraren prebentzioa da, Ingurumen Politikan ezarritakoaren arabera. Cikautxok erreferentzia gisa erabiltzen du, ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Sistema Estandarra

Horrez gain, Cikautxok konpromisoa hartu du ingurumen-baliabideak hobeto kudeatzeko, enpresen instalazioetan energia-eraginkortasuna sustatzea, soluzioen berrikuntza sustatzea eta langileen kontzientziazioa.

Ingurumen politika

Cikautxon lanean ari diren pertsonak erabakigarriak dira enpresaren etorkizunerako, izan ere, honako ezaugarri hauek guztiak betetzen dituzte: sormenerako gaitasuna, ekimena, konpromisoa eta ardura. Pertsonen gestioaren azken xedeak honakoa eskatzen du: pertsonen interesen eta enpresaren helburuen arteko bateratasuna.

Gure inguru sozialean eta nazioarteko testuinguruan, enplegu iraunkorra sortu behar dugu Kooperatibaren Negozioen garapenean eta horien kokapen lehiakorraren hobekuntzan oinarrituz.

Zuzendaritza-taldeen eginkizun garrantzitsuenetako bat zera da, pertsona guztien gaitasunak mugiaraztea eta enpresaren helburuetarantz bideratzea, zehaztutako proiektua zabalduz, lanerako baldintza egokiak sortuz, gizataldeen garapena eta inplikazioa sustatuz hori erraztuko duten eredu parte-hartzaile eta malguen bidez, eta hori guztia informazio gardena izango duen testuinguruan.

Pertsonaren Segurtasuna eta Osasuna lehentasunezko helburua da Zuzendari Nagusiarentzako, Segurtasun politika eta Ohsas 18001 prebentziorako kudeaketa-sistema baten bidez ezarpena eramaten duelarik
Zuzendaritzak erakundearen prebentzioaren kultura bultzatzen eta hedatzen du, erakundearen maila guztietan segurtasun eta osasunarekiko jarrera aktibo eta arduratsuak lortzen ditu, istripu murrizteko helburuak eta lan-ingurune egokiak ere lortzen ditu.

Segurtasun eta osasun politika

Osotasuna funtsezkoa da Cikautxo-rentzako. Lidergoaren, pasioaren, erantzukizunaren, lankidetzaren, aniztasunaren eta kalitatearen beste balioekin batera, osotasuna gure erakundearen zutabea da eta horretarako Jokabide Kodea ezarri dugu. Zuzendaritzak portaera eredu egokiak bultzatzen ditu, beste jarduera batzuen artean honako hauek:

  • Bermatzea gainbegiratzeko eginkizuna duten pertsonek ulertuko dutela dagokien erantzukizuna enpresaren kodeen edo enpresaren beste politiken araberakoa dela.
  • Langileekin batera jokabide-kodea aztertzeko aukerak sortzea edo etikak eta betetzeak duen garrantzia indartzea.
  • Giro egokia sortzea non langileek kezkak aurkezten dituztenean eroso sentituko diren eta errepresaliatuak izateko beldurrik gabe.
Jokabide kodea

2012ko abuztuan, Estatu Batuetako Segurtasun eta Trukeen batzordeak ("SEC") "Gatazketako Mineral"-entzako ("3TG" deiturikoak - Tantalum, Tin, Tungsten eta Gold) azken arauak zehaztu eta behar bezala definitu zituen. Dodd-Frank Wall Street Reformaren eta Kontsumitzailearen Babeserako Legea ("Legea") 1502 artikulua. Horren ondorioz, konpainia asko eta horien artean Cikautxo, aztertzen ari gara erosten ditugun produktuak Gatazketako Mineral horiek dituzten ala ez eta zein neurritan; eta Gatazketako Mineral horiek Kongoko Errepublika Demokratikotik ote datozen.

Gatazka Mineralen Politika

Iraunkortasunean prestakuntza handia duen erosketa-taldeak erosketa iraunkorrak bultzatzen ditu. Cikautxoren helburu nagusietako bat, karbono-aztarna osoa kalkulatu ondoren, hornitzaileak garapen jasangarriaren helburuetan sartzea da. Cikautxok bere erosketa-prozesua berrikusi du, eta jasangarritasuna sartu du beste ardatz nagusietako bat bezala, Cikautxoren erosketa jasangarrien politika oinarritzat hartuta

Erosketa iraunkorrak