Fluidoen eroapena

Gure bezeroek egindako zehaztapenak kontuan izanik, Cikautxok pertsonalizatutako soluzioak proposatzen ditu aplikaziorako egokienak diren materialak erabiliz: kautxua, errefortzuduna edo errefortzugabea, termoplastikoa eta altzairua.

Finkatze-sistemak ere prestatzen ditu konexio azkarrekin edota aurrez muntatutako besarkaderekin, eta deribazioak eta tenperatura-zundak txertatzen ditu. Horiek denak bezeroaren eskakizunak ahalik eta kostu baxuenaz betetzeko.